Aria
Karkiadearen eta egiazko amorioaren auan
Au egun zoratzekoa!
Zer poz andia!
Zer atsegiña!
Aiñ da poz nere gogoa,
Zein da ez dakit zer egiñ.
Errezitatua
Jaungoiko andiaren
Esku indartsuak sortutako guziak,
Eguzki eder, illargi, ta izar argiak.
Zeruak, lurra, ta itxaso zabalak,
Atozte, atozte nigana, zeranak.
Kanta ditzagun guzien artean
Jaungoikoaren gloriak gaurko gabean.
Mendi portitzak, aariak bezela, dantza:
Munotxoak salto, bildotstxoen gisara;
Ibar ta madura lau, baso ta txara.
Atozte, atozte nigana, zeranak,
Kanta dezagun guzion artean
Jaungoikoaren gloria, gaurko gabean.
Arbola orritsu berde, trebola fiñak,
Larrosa, klabeliña eta jazmiñak,
Ibai zabal, osiñez betetakoak,
Erreka berritxutxo itz jarioak,
Itz batean, zerua bere argiakiñ,
Lurra, itxasoaz ta ur guziakiñ;
Ibaiak, arbolak, mendiak eta izarrak,
Atozte, atozte nigana, zeranak,
Kanta dezagun guzion artean
Jaungoikoaren gloria, gaurko gabean.
Ariatxoa
Eguzki andia,
Izar argia,
Lastotan dautzan
Aurtxo orrek
Sortua zera,
Ta orren mendera
Bizi artean
Zaude zuek.
Ur aserrea,
Mendi eskerkea,
Lastotan dautzan
Aurtxo onek,
Ain geldirikan
Zuen tokian
Leku batean
Zauzka zuek.
Au ala izanik,
Aur biurturik
Gaurko gabean
Dadukat nik,
Gizon tristea,
Penaz betea,
Libratu dezan
Pekatutik.
Nik ekarririk
Gizon egiñik,
Nik gaur bear det
Kantatu
Bere etorrera
Gizon artera;
Eta ala zuek
Lagundu.